Zubietatik Lasarte-Oriara irteera

Nerea Eizagirre 2012ko apirilaren 20a

Mendi zale ugari dago gure herrian, baina bada taldetxo bat Ostadar SKT-ko mendi sailan urtero ibilbide luzea antolatzen duena. Iaz Arantzatik atera eta Lasarte-Oriako bidea egin zuten, aurten Nafarroako Zubietatik aterako dira mendi zaleak.

Arantzatik Lasarte-Oriarako bidea egin zuten iaz hogei mendizaleek. Arg.: A. Uriarte
Ostadar SKT-ko Mendi sailak Nafarroako Zubietatik Lasarte-Oriara mendi ibilbidea antolatu du maiatzaren 13rako.
Aurreko urteetan, Arantzatzu, Aralarreko San Migel, Arrate edo Arantza eta gure herri artean dauden kilometroak egingo ditu talde honek.
Aurten 11 orduko txangoa izango da egingo dutena. Antolatzaileek aipatu digutenez, Zubietatik Loizate mendira, Goizueta, Arano, Eteneta eta Otitatik Leitzaran bailarara iritsiko dira. Hemendik Andoain aldera egingo dute eta azkenik Lasarte-Oriara Buruntzatik iritsiko dira.
Ostean, indarrak berreskuratzeko afaria izango dute.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, janaria eta edaria eraman behar dute partehartzaileek. Nahiez gero, ibilbide erdia egin dezakete eta txakurrik onartuko ez dutela ere aipatu dute.

Izena ematea

Irteeran izena emateko interesatuek Lagunak elektrizitate dendara edo Ostadar Mendi sailera hurbildu behar dira. Inskribatzeko azken eguna, maiatzaren 4a ostirala, izango da.