23_Maketa lehiaketa martxan da

Txintxarri 2012ko apirilaren 23a

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria sailak, V. Musika Maketen lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Edozein musika-estilotako taldea nahiz bakarlariek hartu ahal dute parte, beti ere formato komertzial konbentzionalean lanik argitaratu ez badute. Estatu edo nazioarteko taldeak izan daitezke. Aurreko urtetan saritutakoek ezingo dute parte hartu. Izena emateko hiru kanta aurkeztu behar dira, horietako bi gutxienez jatorrizkoak izan beharko dira eta mp3 formatuan bidali. Hiru kantekin batera izen-emate fitxa betea bidali beharko da eta taldearen argazki digitala.Taldekideen %50a Lasarte-Orian erroldaturik dagoela adierazten bada fitxan Lasarte-Oria sarian parte hartzeko aukera egongo da, baina maketa berak ezin izango ditu sari bat baino gehiago eskuratu. Datu guztiak musika@lasarteoriansarean.eu helbidera bidali behar dira maiatzaren 11a baino lehen, hortik aurrera biltzen direnak ez dira onartuko. Saria 1000 euro izango da lehenengo saridunentzat eta 700 euro Lasarte-Oria saria jasotzen dutenentzat.