Euskadiko duatloi motzeko txapelketa izan zen martxoaren 31ean, Durangon eta honetan, deskalifikazioak medio, Endika Gartzia lasarteoriatarra izan zen irabazlea.
350 bat parte hartzaile izan ziren irteeran. Lehenik 10 kilometro egin behar zituzten korrika, jarraian 40 kilometro txirrindan eta azkenik, beste 5 kilometro lasterka.
Proba polita izan zen, helmugara iritsi arte. Izan ere, kontrako zentzuan sartzeagatik korrikalari batzuk kanporatu baitzituzten epaileek. Helmugara lehenengo eta bigarren postuan iritsi arren, Iurgi Etxeandia eta Kepa Ruiz kanporatuak izan ziren huts honengatik.
Saltoki taldean dagoen Endika Gartzia herritarrak proban 1:56:16 denbora eginez, hirugarren postuan amaitu zuten. Baina epaileen erabakiagatik, probako garaipena eta Euskadiko garaikurra lortu zituen.