Haur saharaui batek familia behar du

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 23a

Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Lagunak elkartea harrera familia baten bila dabil. Azken urteetan bezala, “Oporrak Bakean” ekimenari esker Saharako 7 haurrek Lasarte-Orian igaroko dute uda. Elkarteak haurrak hartuko dituzten sei familia aurkitu ditu, baina haur batek ez du oraindik familiarik. Herrian dauden bi hilabeteetan mediku azterketak eta txertoak jartzen dizkiete, basamortuko egoera latzatik urrun daude eta beste errealitate bat ezagutzen dute. Haurra hartzeko interesa duen familiak Gizarte Zerbitzuetako Villa Mirentxu egoitzara hurbildu, 943 37 61 79 telefono zenbakira deitu edo ssociales@lasarte-oria.org helbidera mezua bidali behar du.