Esteban Martinez judoka 5. Estatuko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 23a

Espainiako Junior txapelketa izan zen apirilaren 14ean, Madrilen. Bertan LOKEko Esteban Martinezek parte hartu zuen eta bosgarren postua eskuratu zuen.
Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu digunez, “oso txapelketa ona egin zuen”.
Estebanek sailkapeneko lehenengo borrokak irabazi zituen, Madrileko eta Murziako kirolarien aurka. Finalerdietan galdu zuen Gaztela eta Leongo Daniel Perezen aurka. Brontzezko domina lortzeko bidean lan ona egin arren, Cesar Gimeno euskaldunaren aurkako borroka galdu zuen. Honela 5. postuarekin konformatu behar izan zuen.
“Emaitza ona da baina pena bat izan da brontze hori ez lortzea,” adierazi du LOKEko entrenatzaileak.