Lasarte-Oriako Kirol Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat.
Honetan kirol eta joko ezberdinak ezagutuko dituzte, hala nola, tenisa, piraguismoa, eskujokoak, olinpiada eroak... Buruntzaldeko ibilbideetatik barrena txangoa eta hondartzara irteera ere egingo dituzte.
Lasarte-Oriko Udal kirol instalazioetan egingo dira ekintza gehienak goizeko 9:30tik 13:00etara.
Udalekua bi hamabostaldietan egongo da banatua, bata uztailaren 3tik 13ra eta bestea uztailaren 16tik 27ra.
Eta prezioari dagokionez, 125 eurotako izango da kiroldegiko bazkieentzat, hamabostaldia bakoitzeko. Kirol zerbitzuak jakin arazten du, hamaiketako, bidaiak eta materiala prezioan sartuta daudela.
Taldeak gehienez 20 parteide izango ditu eta plazak mugatuak direnez hurrenkera errespetatuko da.
Maiatzaren 2tik aurrera izena eman ahalko da. Inskribatzeko edo informazio gehiago jasotzeko udal kiroldegiko bulegora zuzendu behar dira interesatuak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30ra eta 17:00etatik 19:00etara.