Landaberriko taldea Ane Galardi, Eneritz Busto, Idoia Olasagasti, Maria Eugi eta Oihana Igarriz osatzen dute.
Amaia Andres entrenatzaileak aipatu digunez, hirugarren urtea da Landaberrik talde bat duela txapelketa honetan eta esperientzia polita da gazteentzat.
Finala
“Atletismoarekin gozatzen” ekintzako finalean Estatu osoko zortzi ikastetxetako taldeak sailkatu dira. Landaberri laugarren postua hoberena du eta LOKEko entrenatzaileak aipatu digunez, “ongi eginez gero, brontzezko domina lortu dezakete”.
Gazteek egin behar izango dituzten probak 60 metroko lasterketa, 60 metrotako hesi-lasterketa, 2 km. martxa proba, altuera jauzia, 1000 metrotako iraupen proba eta 4x100 metrotako erreleboa dira.
Entrenatzaileek aipatu digutenez, Landaberriko kide bakoitzak bi proba gehi erreleboa egin beharko ditu. Gainera, proba bakoitzean gutxienez taldeko bi kidek parte hartu beharko dute puntuak lortzeko.
