Lantokietan euskara sustatuz

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 23a

Baietz gurean! ekimenarekin bat egin dute Buruntzaldeako bost enpresek gaur eskualdeko udalekin sinatutako hitzarmenari esker.

Eskualdeko udal eta enpresa hauetako ordezkariak eguerdian bildu dira Manuel Lekuonan hitzarmenok sinatzeko egindako agerraldi publikoan. “Baietz gurean!” Buruntzaldeko Udalek 2010ean finkatu zuten ekimena da. Horrela Bikain ziurtagiria erreferente hartuta, euskararen erabilera normalizatzeko bidera erakarri nahi dituzte enpresak aurrerapauso horiek diruz lagunduta. Honek besteak beste, Buruntzaldeko udalen eta enpresen arteko harreman iraunkorra bilatzen du.

Egitasmo honetan parte hartzen ari diren enpresak dira Orma-Jaki Ona, Cial. Hostelera del Norte, Adarra lan tresnak, Zuloaga& Gureak eta Talleres Mecánicos Echeverria.