Kukairekin entsegu irekia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:37
Kukukak bere X. Urteurrena ospatzeko hainbat artista eta taldeekin entsegu irekiak antolatu ditu. Aurreko astean antzerki munduko Julia Marin izan zuten gonbidatu eta asteazkenean, dantzak hartu zuen protagonismoa Manuel Lekuonan.
Kukukak Kukai dantza taldearekin egin zuen Manuel Lekuona kultur-etxean entsegu irekia. Honakoa doako ekintza izan zen.

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza honetatik abiatuta beste arte jarduerekin, beste dantza estilo eta pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu dantza taldeak. Esaterako, Karrika dantza ikuskizuna aurkeztu zuten Okendo plazan irailean.