Zaborraren gaiaren inguruan hainbeste iritzi eta berri irakurtzen diren garai honetan herriko Bilduk hitzaldi hau antolatu zuen hondakinen inguruko arazoa kudeatzeko dauden alternatiba eta bideen inguruan herritarrek informazioa jaso dezaten.
GZZ Gipuzkoan hondakinen arazoari aurre egiteko lanean dauden taldeen sinergia lortzeko sortutako eragilea da. Gipuzkoan hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman eta konponbidea gauza dadin eragitea du helburu, hau da, Gipuzkoa Zero Zabor lurralde izenda dadin eta Zero Zabor programa bat aplika dadin lortzea.
Horretarako lehen aipatutako taldeekin batera jardutea du asmoa eta talderik ez dagoen herri eta eskualdeetan berriak sortzea.
