Lapurretak direla eta adinduei arreta eskatzen die udalak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko apirilaren 26a

Udaltzainek jakitera eman dutenez bi lapur, emakumezko ile horia eta gizon bat, biak oso jantzita eta txukun itxurarekin berriz ere adineko baten etxean lapurtzen saiatu dira.

Orain egun batzuk adineko pertsona baten etxean udal langileak zirela esanda, atea ireki eta etxera sartu zen bikote hau. Behin barruan zirela lapurreta burutu zuten. Udaltzainek jakitera eman dutenez, beste saiakera bat egin dute eta mesedez ezezagunei atea ez irekitzeko eskatzen diete herritarrei.

Udaletik esan digutenez udal langilerik ez dago momentu honetan etxez-etxe jubilatuentzako kontuak direla eta informazioa ematen. Mesedez kontuz ibiltzeko eskatzen da bikote hau harrapatu bitartean. Azpimarratu, bereziki adinduengana hurbiltzen direla bi lapur hauek.