Janari-manipulatzaile agiria lortzeko

Txintxarri 2012ko apirilaren 27a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Sailarekin elkarlanean, janari-manipulatzaileen arrisku handikoa ikastaro berri bat antolatu du. Ostalaritzako sektoreari zuzenduta dago ikastaroa eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak jasotzen ditu. Ikastaroa maiatzaren 16an izango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan 16:00etik 20:00era. Prezioa 45 euro pertsonako izango da eta langabetuentzat 35eurokoa. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943361605 edo Elkolab, S.COOP. 943533303 telefonora.