Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten Zabaletako Jaiek 25. urteurrena ospatuko dute. Hori dela eta, antolatzaileek, aurreko edizioetako argazkiak bildu nahi dituzte, argazki erakusketa bat antolatu ahal izateko. Zeregin horretan lagundu nahi duten auzokide eta herritar guztiei laguntza eskatu nahi die Auzolan elkarteko jai batzordeak. Horrela bizilagunek gordeta dituzten argazkiak bidali edo utz ditzakete. Paperean dauden argazkien kasuan digitalizatu eta berehala itzuliko zaizkie jabeei. Harremanetarako zabaletauzolan@hotmail.com helbidean edo 627009213 telefonoan.