Zubietatik Lasarte-Oriarako irteera maiatzaren 12an

Txintxarri 2012ko apirilaren 27a

Aurreko ostiralean, Ostadar SKT-ko Mendi sailak Nafarroako Zubietatik Lasarte-Oriara mendi ibilbidea antolatu zuela argitaratu genuen. Honetan irteera maiatzaren 13an izango zela argitaratu bagenuen ere, okerreko data eskaini genuen. Irteera maiatzaren 12an izango da.
Ostadar Mendi saileko lagunek Zubieta Lasarte-Oria artean dauden mendi eta herrietatik barrena 11 orduko txangoa egingo dute.
Ostean, indarrak berreskuratzeko afaria izango da eta honetan parte hartzeko izena eman behar da.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, janaria eta edaria eraman behar dute partehartzaileek. Nahiez gero, ibilbide erdia egin dezakete eta txakurrik onartuko ez dutela ere aipatu dute.
Irteeran izena emateko interesatuek Lagunak elektrizitate dendara egun osoz edo Ostadar Mendi sailera, arratsaldez, hurbildu behar dira. Inskribatzeko azken eguna, maiatzaren 4a ostirala, izango da.