El chico de la última fila antzezlana kultur-etxean

jon-altuna-egitegi 2012ko apirilaren 28a

Mende erdi bete du Danok Kide herriko elkarteak eta 50 urte horiek ospatzeko "El chico de la última fila" gaztelaniazko antzerkia eskaini zuen ostiral arratsaldean Manuel Lekuona kultur-etxean Donostiako Teatro Estudiok .

Juan Mayorga idazleak idatzi eta Donostiako Teatro Estudiok interpretatutako antzezlana institutu bateko literatura irakasle baten ezinegon eta frustrazioarekin hasi zen. Bere ikasleei erredakzio bat egiteko eskatuta, 17 urteko ikasle batek amaierarik ez zuen idazlan bat entregatu zion, "jarraituko du" izan ziren idazlanaren azken hitzak. Beraz, elkarren artean nolabaiteko maitasun-gorroto harreman bat sortzen hasi zen eta ikasleak bizitzako pasarte desberdinak kontatu zizkion irakasleari. Hala nola, maitasuna, laguntasuna, umorea... jorratu zituen bere idazlanetan. Zenbaitetan, zaila egiten zitzaien biei idazlanetako literatura bakoitzaren bizitza errealetik aparte uztea, azken finean, egunerokotasunean oinarritutako ezinegonetan landutako antzezlana izan baitzen.