Amaraun jaia larunbatean Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 3a

Goizeko 11:00etatik hasita egun osoan izango dira ekintza ezberdinak. Bazkaltzeko makarronada egingo dute eta arratsaldean, haur berbenaren ostean, txokolatada dastatzeko aukera izango dute eguna behar bezala bukatzeko.

Aurreko urteetan bezalaxe, egitarau oparoa dakar aurtengo Amaraun Jaialdiak. Goizean goiz hasiko da festa, 11:00etatik hasita 13:30ak arte puzgarri, ludoteka eta eskulanen tailerren ekintzak egingo dira. Ostean, makarronada egiteko tartea hartuko dute 13:30etatik 15:30etara eta arratsaldean berriro ere abiatuko dira puzgarri, eskulan tailer eta ludoteka 15:30tatik 18:00etara bitartean. Ordu horretatik aurrera, 18:00tan hain justu, mozorro desfile koloretsua hasiko da eta 18:30etan haur berberna izango da Xilipurdi taldearen eskutik “Hau Jaia!” izenpean. Eguna eta Amaraun Jaia bukatzeko, txokolatada goxo-goxo bat prestatu dute nahi duenak dastatu dezan.