Oinatzekin herriko mugak ezagutzen

Txintxarri 2012ko maiatzaren 4a

Azkorterako erromeria egunarekin batera burutuko du Oinatz taldeak herriko mugetatik zeharkaldia. Irteera igandean goizeko 9:00etan abiatuko da Jalgitik. Lasarte-Oriako historia eta mugak ezagutzeko aukera ona da hau.
Antolatzaileek aipatu dutenez, nahi dutenek Azkorten geratzeko aukera izango dute eta bazkaririk ez dagoenez, ez dago aurrez honetan izena eman beharrik.