Izena emateko epea Andre Joakina Enean

Txintxarri 2012ko maiatzaren 4a

2012-2013 ikasturterako izena emateko epea zabalik da herriko Andre Joakina Enea haurreskolan.
Matrikulazioa maiatzaren 11ra arte egin ahal izango da Manuel Lekuona kultur-etxean 9:00ak eta 13:30ak bitartean. Informazio gehiago jasotzeko 943 376 181 zenbakira deitu edota kultura@lasarte-oria.org helbidera mezua bidali behar dute interesa dutenek.