Igandean Biyak Batekoentzat ogitartekoak

Txintxarri 2012ko maiatzaren 4a

Biyak Bat elkarteak igandean, Azkorteko erromerian ogitartekoak banatuko dizkie elkarteko kideei.
Interesa dutenek txartela eskuratu behar dute aurrez elkarteko bulegoan.
Era berean, erromeriara gerturatu nahi direnei jakin arazi nahi diete, goizeko 9:00etatik aurrera autobus zerbitzua izango dela egoitza aurreko geltokitik abiatuta. Bazkideak erromeria honetan parte hartzera animatzen dituzte.