Giroko porra egiteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 4a

Ostadar Saiarre Kirol Taldeak txirrindularitza porra antolatu du aurten ere. Honetan Giroa eta Tourra sartuko dira eta boleto onenak 1000 euro irabaziko ditu.
Maiatzaren 5ean Italiako Giroko lehengo etapa izango da Danimarkan eta honekin batera Ostadarreko porrari hasiera emango zaio.
Porran parte hartzeko txartelak ohiko tabernetan daude eta 7 euroren truke herritarrek haien gustuko diren txirrindulariak aukeratu ditzazkete.
Txartelak betetzeko eta entregatzeko epea bihar larunbata 21:00etan amaitzen da.
Sariei dagokionez, lasterketako etapa bakoitzean 60 euro egongo dira jokoan, sailkapen orokorreko lehenak 360 euro irabazi ditu eta bigarrenak berriz, 180 euro.
Era berean, urtero bezala zazpi urdaiazpiko zozketatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean eta zortzigarrena azken sailkatuak eskuratuko du.
Gainera, sari berezia dago tabernarientzat. Puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Larre jatetxean.