Biyak Bat erretiratuen elkarteak Lourdesera txangoa antolatu du maiatzaren 17an. Goizeko 7:30ean aterako da autobusa Lasarte-Oriatik. Lourdesera iritsi eta 11:00etan, On Ramon Uribetxeberriak emandako meza izango da. Ostean, denbora librea izango da bazkal ordura arte, hau da, 13:00ak arte.
Jarraian, Betharram-eko kobazuloa bisitatuko da. Bisita honek hiru zati ditu, bata oinez, bestea barkuan eta azken zatia txu-txu tren batean egiten dira.
Txangoaren prezioa 34 euro da elkarteko bazkideentzako eta bazkide ez direnek 38 euro ordaindu behar dituzte.
Izena ematea asteazkenean, maiatzaren 9an, 10:00etan irekiko da.