San Pedro jaiak iragartzeko kartela lehiaketa bidez aukeratuko du aurten Lasarte-Oriako Udalak.
Irabazlearentzat 300 eurotako saria izango da. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan eta nahi beste proposamen aurkeztu ditzake bakoitzak.
"San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2012" goiburua eraman behar du eta teknika erabat librea da.
Kartela euskarri fisikoan edo digitalean aurkeztu daitezke Manuel Lekuona kultur-etxeko Gazteen Informaziorako Bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara bitartean. Kartelaren atzeko aldean bere izenburua jarriko da eta kartelarekin batera gutun-azal itxi bat, egilearen datu pertsonal eta harremanetarako zenbaki eta helbideekin. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 18an itxiko da.
Lehiaketako baldintza guztiak www.lasarteoriasarean.eu edo ww.lasarte-oria.org orrialdeetan aurki daitezke.