Herriko txapelketa azken txanpan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 7a

Ostada SKT-k antolatzen duen areto-futboleko herriko txapelketako final erdietako joaneko partidak jokatu ziren ostiralean kiroldegian.
Hauetan bi norgehiagoka interesgarri ikusi ahal izan ziren. Lehenengo partidan, Txindoki eta Izkiña taldeak aritu ziren buruz buru. Iazko txapelduna eta liga erregularreko lehen sailkatua.
Bigarrenean, berriz, ISU Leihoak iazko txapeldun ordeak Buenetxea izan zuen arerio.
Itzuliko partiduen faltan, honelaxe daude oraingoz finalaurrekoak emaitzei dagokienez: Txindoki 1 - Izkiña 0 eta ISU Leihoak 2 - Buenetxea 1. Finalera iristeko, dena eman beharko dute guztiek.