Azkoitiako duatloia burutu zen, apirilaren 28an eta honetan Endika Gartzia herritarrak zilarrezko postua eskuratu zuen.
Parte hartzaileek 8 kilometro korrika, 36 km. txirrindan eta azkenik, 4 kilometro lasterka egin behar zituzten.
Endika Gartzia eta Antxintxika taldeko Ander Agirre izan ziren lehiaketa buruan, baina azken 4 kilometroetan Anderrek aurre hartu eta garaipena eskuratu zuen 1:28:11 denbora eginez. Gartzia herritarra bigarren iritsi zen helmugara bederatzi segundora.