Kirol Udalekuen izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2012ko mai. 7a, 11:45

Lasarte-Oriako Kirol Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Honetan kirol eta joko ezberdinak ezagutuko dituzte, hala nola, tenisa, piraguismoa, eskujokoak, olinpiada eroak... Buruntzaldeko ibilbideetatik barrena txangoa eta hondartzara irteera ere egingo dituzte.
Prezioari dagokionez, 125 eurotako izango da kiroldegiko bazkieentzat, hamabostaldia bakoitzeko. Taldeak gehienez 20 parteide izango ditu eta plazak mugatuak direnez hurrenkera errespetatuko da.
Inskribatzeko edo informazio gehiago jasotzeko udal kiroldegiko bulegora zuzendu behar dira interesatuak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30ra eta 17:00etatik 19:00etara.