Salsa modalitatean Europako txapeldunak dira Amaia Gonzalez Caballero eta bere dantza bikotea Jose Mari Orbegozo. Torremolinos-en ospatu zen Europako Areto Dantza txapelketan eskuratu zuten lehen sari hau eta horretaz gain, dantza konbinatuko bigarren saria ere lortu zuten. Bosgarren aldia izan zen Europa mailako lehen sari bat eskuratzen zutela.
Aipatutako sarien ostean egindako elkarrizketan, Amaiak azaldu moduan, Erkidegoetako txapelketen zirkuitu horretan bat irabaztekotan, gastu guztiak ordainduta izango lituzke bikoteak datorren urtean Europa mailako txapelketan parte hartzeko. Kantabriakoan lehiatu da bikotea eta irabazle izan dira.
Lehen sari honek beraz, datorren urteko Europako txapelketan egotea ziurtzen dio herriko dantzariari.