Hiru zauritu furgoneta batek eragindako suagatik

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 8a

Hiru gizon zauritu dira eguerdian Sasoeta auzoan Citroen Junper furgonetak su hartu ondoren. Ertzaintzak jakin arazi duenez, 53 urteko lasarteoriatarrak erredura larriak izan ditu sua itzaltzeko saiakeran ari zela eta Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dute.

Aurrean aparkatuta zegoen kotxeak kalteak izan ditu ere ikus daitekenez.
Gertaera Antxota kalean izan da, Urdaburu plazatik gertu zegoen furgoneta aparkatuta eta Ertzaintzaren ustetan matxura batek eragindako sua izan da, hasiera batean behintzat ez dirudi eragindako sua izan denik hauen hitzetan.

Sua itzaltzen saiatu diren hiru pertsonak zauritu dira. 53 urteko gizonezkoaz gain, 21 urteko gizonezko gaztea eta 71ko beste bat. Bi hauek Donostia erietxera eraman dituzte zauri arinekin, batez ere eskutan izan dituzte erredurak. Furgonetaren jabea zauritua gertatu den 21 urteko gazte portugaldarra da.