Oporrak bakean 2012 bihar aurkeztuko da

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 10a

Saharako haurrak herrira etorriko dira aurten ere hemengo hainbat familiekin oporrak pasatzera. Ekimena Oporrak bakean du izena eta honen aurkezpena burutuko da bihar, ostirala, 19:00etan Manuel Lekuonan.

Iaz Villa Mirentxun egin zitzaien harrera umeei.
Oporrak bakean 2012 programa dela eta Udalak eta Saharako Lagunek bihar maiatzak 11, 19:00etan egitasmoaren aurkezpena egingo dute Manuel Lekuonako hitzaldi aretoan.

Bertan Saharako umeak udara pasatzera etorriko direla azaldu eta gabonetan han egondako herritar batek bere esperientzia kontatuko du. Horretaz gain, Saharar batek herrialdeak bizi duen egungo egoeraren berri emango du.

Hitzaldia irekia da eta lasarteoriatarrak honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte antolatzaileek.