Pilar Soberon Lasarte-Oriako artistaren lana ikusi ahal izango da larunbatean Donostian. Kasu honetan Z.B Zubitik Barrena arte instalazio iragankorra da. Hau Urumea ibaiaren bokalean jaio eta ibaian gora barrentzen da. Buia laranjen bidez, Urumearen kokapen jakinetan, ur gainean marrazki, siluetak eta puntu errenkadak sortuko dira, ur etorriak eta itsasgorak mugituko dituztenak.
Artistak hala definitzen du lana, "Z.B. ur gaineko eskultura bat da ibaiarekin komunikatzen dena, ibaiaren espazio naturalaren berreskuratzea proposatzen du bere espazioak berpizten eta “ur biziko ibai” eraldatzen. Bere botere aldakorrak, bere jatorriak eta garapenak, materiaren irudimena zabaltzen dute. Prozesuan beraz, materiaren aldaketak nabarmentzen dira, horrela Victor Hugok zionez: dena deformatzen da, baita itxuragabea dena ere."
Honako kokapenetan burutuko da arte lana, 9:30ean Martutenen, Poligono 27ko. zubian. Ondoren, Loiolako Erriberak, ertzean sortutako hondartza txikian, Hotel Amara Plaza parean eta azkenik, Grosen bigarren eta hirugarren zubien artean 12:00etan.
