Ostiralean hainbat kultur-ekitaldi

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 11

Beste behin ere ostiralean lau kultur-ekintza izan genituen herrian, hain zuzen, antzerkia, bakarrizketa bat eta bi musika kontzertuz gozatu ahal izan zuten herritarrek.

Iluntze aldera, Sagardotegi Plazan antolatutako kontzertuan Uxue eta Izaskun trikitixa eta panderojoleak izan ziren entzungai eta Buenetxea tabernako terrazan berriz, “Psicoacustic” herriko taldeak kontzertua eskaini zuen. Bestalde, komedia beltzean oinarritutako “La Lechuga” antzerkia ere ikusgai izan zen kultur-etxean. Gauean berriz, Jalgi kafe-antzokian Goierrin bizi den Barry Barrez bakarrizketalari irlandarrak “Road Show” bat eskainko du euskaraz, 22:30etatik aurrera.