Jaietarako diru laguntzak eskatzeko epea

Txintxarri 2012ko maiatzaren 11

San Pedro jaietarako 2012. urteko ekitaldirako xedatuko den kopurua 7.228,48 eurokoa izango da. Diru laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoak ezingo du gainditu bi mila euroko kopurua, ezta entitateak eskatutako kopurua ere.
Eskabideak Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo horretarako legez ezarritako beste edozein lekutan, maiatzaren 25eko 13:00ak bitartean. Oinarriak eta inprimakiak Manuel Lekuona kultur etxeko bulegoetan daude, 2.solairuan, goizetan eskuragarri.