Sorgin Jaietako antolatzaileek etxean erabiltzen ez diren gauzak jasotzeko deialdia egiten dute.
Berrerabilpena eman nahi zaie herritarrek etxean erabili gabe dituzten gauzei. Horrela, Sorgin Jaien aurretik, ostiral batzuetan gauzak biltzeko postu bat jarriko da Okendo plazan.
Bertan baso birziklatuak (etxean milaka pilatzen dira festen ostean), toldoren bat, sokak, bakailao txapelketarako beharko diren butanozko suak… jasoko dira besteak beste.