Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleko Gazteria sailak, V. Musika Maketen lehiaketan parte hartzeko azken eguna da gaur. Estatu edo nazioarteko taldeak izan daitezke. Aurreko urtetan saritutakoek ezingo dute parte hartu. Izena emateko hiru kanta aurkeztu behar dira mp3 formatuan, horietako bi gutxienez jatorrizkoak. Kantekin batera izen-emate fitxa beteta eta taldearen argazkia bidali behar dira. Taldekideen %50a Lasarte-Orian erroldaturik dagoela adierazten bada, Lasarte-Oria sarian parte hartzeko aukera egongo da. Maketa berak ezin izango du sari bat baino gehiago eskuratu. Datu guztiak musika@lasarteoriansarean.eu helbidera bidali behar dira. Saria 1000 euro izango da eta 700 eurotakoa Lasarte-Oria saria jasotzen dutenentzat.