14_Lasarte-Oriako danborrada irudietan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 14a

Lasarte-Oriako danborrada elkarteak 1947tik egunera arteko argazki erakusketa irekiko du gaur, arratsaldeko 18:30ean Manuel Lekuona Kultur-etxean.

Honetan San Pedro jaietako eta herriko elkarteen urrezko eta zilarrezko ezteietako 300 irudi baino gehiago ikusi ahalko dira. Argazkiekin batera proiekzio bat, danborradako jantzi, danbor eta kupelak ere ikusgai izango dira.

Eskerrak eta laguntza
Elkarteko kideek herritarren laguntzarekin bildu dituzte argazki guztiak eta horregatik, eskertuak daude.
Honetaz gain, argazkietan agertzen diren herritar guztiei ezin izan dietela izena eman ere aipatu dute.
Horregatik, erakusketara hurbiltzen direnek norbait ezagutzen badute elkarteko kideei jakin araztea eskertuko lukete. Izan ere,argazki eta dituzten datu guztiekin liburu bat egiteko asmoa dute.
Erakusketa Manuel Lekuonako erakusketa aretoan eta kafetegian astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara ikusgai izango da, ekainaren 8a arte.