Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolak gaur irekiko du 2012-13 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea.
Haurrentzako txokoak, hizkuntza musikal, armoria, abesbatza, instrumentu ugari eta helduentzako taldea ere eskaintzen ditu herriko musika eskolak.
Plazaren eskaera egiteko unean, 40 euroko zenbatekoa kontuan kargatuko da , plaza-eskaerarenkontzeptupean, eta dagokion matrikula egiteko unean deduzituko zaio kopuru hori. Plaza baten eskabidea egin eta gero matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango. Kultura sailak gogora arazten du, derrigorrezkoa dela aurrematrikula egitea plaza izateko.
Aurrematrikula Manuel Lekuona Kultur-Etxean egingo da 09:00etatik 13:00etara eta azken eguna ekainaren 1a izango da. Matrikula garaia uztailaren 2tik 13ra izango da.