Zaborren kudeaketaren inguruan

Txintxarri 2012ko maiatzaren 14a

Hainbat bideo proiekzio eskaini zituen Lasarte-Oria Bizirik! taldeak larunbat arratsaldean Okendo Plazan. Besteak beste, kontsumismoa eragiteko tekniken inguruko zenbait dokumental izan ziren ikusgai. Erabili eta botatzeko egiten diren produktuek sortzen duten zabor gehigarria eta hauek ematen duten ustezko zoriontasunaren inguruan hausnarketa, saltoki handien prezio baxuen atzean dauden interesak, edota zaborra atez ateko sistemaren bidez jasotzearen onurak izan zituzten ardatz. Hurrengo astean, atez atekoaren inguruan sakontzeko, hitzaldiak eta Usurbilera bisita antolatu dituzte.