Sahara eta haurren harrera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 14a

Oporrak bakean 2012” programaren aurkezpena egin zuten, Manuel Lekuona kultur-etxean. Honetan Saharar Herriaren Lagunen elkarteko kideez gain, Kooperazio arloko burua Gorka Lizarralde, harrera familietako kideak, herrian bizi diren sahararrak eta Kukuka antzerki eta dantza eskolako ordezkariak izan ziren.
Ekitaldian Arjeliako kanpamentuetatik zazpi ume saharar udan bi hilabete pasatzera etorriko direla azaldu zuten. Aurten gainera, Ttakun K.E.-aren laguntza izango dutela jakin arazi zuten, “haurrak txokoetan txertatuko dituzte”.
Era berean, deialdia egin zieten herritarrei, harrera familia bat falta delako. Hau izena emateko azken astea dela, gaineratu zuten eta interesa dutenek Villa Mirentxura hurbiltzera animatu zituzten.

Esperientzia eta ekitaldiak
Honetaz gain, Yaiza Ruiz gazteak familia harrera bezala bere esperientzia eta Arjeliako kanpamentuetan bizitako kontatu zuen. Ondoren, Aimelek, herrian bizi den sahararrak, haurrek bizi duten egoeraren berri eman zuen.
Azkenik, hurrengo asteetan, Jalgi Kafe antzokian eta Emakumeen Zentro Zibikoan Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan ateratako argazkien erakusketa eta Kukuka-ren Antzerki eta dantza astearen barruan, “Ixiltasunaren ahotsak” lana aurkeztuko dutela aipatu zuten.