Endika Gartzia hirugarren Erlaitzeko igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 14a

Erlaitz-Aiako Harriak mendiko maratoi erdiaren bigarren edizioa izan zen maiatzaren 6an. Honetan 283 partehartzaile izan ziren 22 kilometro dituen lasterketan. Horien artean lau herritar izan ziren eta Endika Gartzia lasarteoritarra hirugarren iritsi zen helmugara.
Herritarrak 1:48:14 denbora egin zuen. Didier Zago irabazleak hamar minutuko errenta atera zion eta Hassan Ait Chau Ait Chau bigarren sailkatuak lau minutukoa.
Proban izan ziren beste herritarrek honako markak egin zituzten: Iraitz Arruabarrena 2 ordu eta 1 min., Iñaki Letamendi 2 ordu 38 min. eta Pello Fadrique 2 ordu eta 49 min.