Proiekzioa eta Jaizkibelgo zeharkaldia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 14a

Ostada SKT-k Mendi sailak bi ekintza antolatu ditu aste honetako, batetik “Islandia eta Groenlandia” proiekzioa eta bestetik Jaizkibel mendiko zeharkaldia.
Proiekzioa ostegunean, maiatzaren 17an, 19:30etatik aurrera izango da Manuel Lekuona kultur etxean.
Honetan Asier Aranzabal eta Mila Gallastegik bi irla zoragarri hauetan bizitakoa azalduko dute.

Zeharkaldia
Bestalde, maiatzaren 20ean, igandea Jaizkibel mendia kostatik zeharkatuko dute.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, 9 orduko ibilbide luzea, 20 kilometro, izango da. Gainera, bideak zailtasun handirik ez duela azpimarratu dute.
Pasai San Pedron izango da hitzordua, Donibanera pasatzeko txalupa hartzen den lekuan, 7:45etan. Txalupaz pasako dira eta Donibane bi marka txuriz markatutako bidea jarraituko dute.
Hondarribin autobusa hartuko dute herrira bueltatzeko.
Antolatzaileek oharta arazi nahi dute, bidean ez dagoela urik, beraz, bakoitzak ura eta janaria eraman behar duela. Honetaz gain, txalupa eta autobusa hartzeko diru ere eraman behar da.
Zeharkaldian izena emateko deitu honako zenbakira, 639 056 967 Sonia.