Adineko pertsonak eta sexualitatea

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 17a

Gaur, arratsaldeko 18:00etan Aingeru Mayor sexologoak "Pozez beteriko sexualitatea" hitzaldia eskainiko du Villa Mirentxun, Gizate Zerbitzuetako sailak antolatuta.

Aingeru Mayor emakumeen Zentro Zibikoan azaroan eskaini zuen hitzaldian.
Sexualitatea ez da gazte eta helduek jorratu behar duten gaia bakarrik, adineko pertsonek ere hau bizitzeko eskubidea dute. Sexualitatea ez da plazerra bakarrik eta hau azaldu du Aingeru Mayor sexologoak gaur arratsaldean Villa Mirentxun eskainiko duen hitzaldian.
Sexologoak adierazi duenez, "plazeraren bizipena esperientzia subjektiboa da, plazera ez dela helmuga, ibilera baizik". Gainera, pertsonak adineko direnean, duten esperientziarengatik eta jakinduriarengatik, " sexualitate bozkariotsua bizitzeko moduan" daudela azpimarratzen du.