Lehenik, ligaxkako finalean Trumoi eta Naiban taldeen arteko norgehiagoka ikusi ahalko da.
Final handian, 18:30etatik aurrera, Txindoki eta Buenetxea izango dira.
Txindoki liga erregularreko irabazlea izan da eta lehenengo aldia da finalera iristen dena; Buenetxea berriz, hainbat urteetan iritsi da finalera eta sei alditan txapelketako garaikurra lortu du, azkena 2008an.
Bi talde hauek iazko irabazlea eta txapeldun ordea, ISU Leihoak eta Izkiña taldeak, bidean utzita finalera iritsi dira.
Liga erregularrean Txindokik 3 eta 1 irabazi zion Buenetxeari. Beraz, final interesgarria izango da bihar aratsaldekoa.
Partida berezia eta sariak
Bestalde, bi partiden artean, Jalguneko gazteek talde mixto baten aurka partida jokatuko dute. Iaz izan zen lehen aldia eta ohitura bilakatu nahi dutela aipatu digute Jalguneko lagunek.
Honetaz gain, Ostadar SKT-k urtero legez, Kirolari onena eta Auzolan sariak banatuko ditu. Hauek David Martin korrikalariarentzat eta Jalgune elkartearentzat izango dira.
