Lerro hauek baliatu nahi ditugu zuk eta zure Udal Taldeak duela egun batzuk Michelinek aurkeztu duen EREaren inguruan harturiko jarrera oportunistarengatik gure haserrea adierazteko.
Lasarte-Oriako Udalak EREaren aurrean negoziazio eta akordioaren aldeko jarrera hartzera bultzatu nahi izatea, ez da egokia. Lehenik langileen ordezkaritzak ez duelako inolako bitartekaritzarik eskatu eta protagonismo politikoa bilatuz inolako ekarpenik egiten ez duen esku-hartze onartezin bat delako. Bigarrenik langileen ordezkaritzaren zati handi bat EREa beraren aurka gaude, gure sail sindikala kasu, gogorarazi nahi dizugu Zaballos Jn. LAB Lasarteko Michelinen indarrik bozkatuena dela.
Zaballos Jn. ez dugu zuk egindako akats berbera egingo eta ez da gure asmoa zure lana zein izan behar duen esatea. Baina herrian dauden gune industrialen inguruko zure adierazpenak irakurrita, lerro hauek baliatuko ditugu, alde interesatua eta Fundación Michelinek martxan jarritako berrindustrializazio proiektuko Aholku Batzordeko kide garen aldetik, premiatu nahi zaitugu Eusko Jaurlaritzan dauden zure alderdikideei galdegin diezaiezun, gaur zure alderdiak geldirik duen berrindustrializazioari ekin ahal izateko diru partida bat desblokeatu dezatela.
Michelingo LAB Sindikatua