Ostadar SKT-ko Erregional Goreneko taldeak aste honetan hasiko du bigarren postuaren lehia. Zumaiako taldea garaitu beharko du herriko taldeak Erregional Ohorezko mailarako igoera lortzeko aukera gehiago izateko.
Asteleheneko zenbakian maiatzaren 27an eta ekainaren 3an argitaratu bagenuen ere, okerreko informazioa eskaini genuen. Lehen partida bihar izango da Zumaian 16:30ean eta itzulikoa maiatzaren 26an izango da, Asier Gorostegi entrenatzailearen laguntzaileak aipatu digunez.