Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako banakako finalak jokatuko dira bihar, 12:00etatik aurrera, Michelingo kirol gunean.
Arratsaldeko 16:30ean, Landaberri ikastolako Saioa Mendiluze eta Yaiza Navarro gaztetxoak infantil nesken finala jokatuko dute.
Xabier Gonzalez entrenatzaileak aipatu digunez, ez dira azken fasera iritsi diren bakarrak izan, Xabier Uli, Nerea Santano eta Oihane Ortegak final aurrekoak jokatu dituzte. Taldekako mailan gainera, Landaberri ikastolako alebin mailako mutil eta nesken taldeek bigarren postua lortu dute.
Sari banaketa 17:00etan izango da eta honetan banakako sariez gain, taldekoak ere banatuko dira.