Lasarte-Oriako danborrada 1947. urtean atera zen lehenengoz geroztik, geroz eta herritar gehiago dira honetan parte hartzen dutenak. Ibilbide luze hau gogoratzeko, Manuel Lekuonan erakusketa antolatu da.
Hau osatzeko herritarren laguntza izan dutela azpimarratu zuen Ladis Louvellik, asko izan baitira jaso diren bizilagunen argazki zaharrak.
Horretaz gain, argazki batzuetan agertzen diren pertsonen izenak jarri gabe daudela azaldu zuen eta hauek osatzeko erakusketara gerturatzen direnen parte hartzea eskatu zuen Danborradako Batzordearen izenean. Erakusketa ekainaren 8a bitartean izango da zabalik.
