Hernanin eta Usurbilen bizi diren herritarrek haien esperientzia kontatu zuten.
Lasarte-Oria Bizirik! taldeak antolatutako “Zaborrak: serio hitz dezagun” jardunaldietan hainbat hitzaldi eta ekimen egin dira egunotan. Asteartean Usurbil eta Hernanin bizi diren hainbat lasarteoriatarrek atez-ateko bilketaren inguruan mintzatu ziren Villa Mirentxun. Asteazkenean “Errausketa ala zabortegiak: gezurrezko dilema” hitzaldia eskaini zuten Kepa Olaiz eta Juanmi Galatas Errausketaren aurkako plataformen koordinakundeko kideek. Atzo herriko, berriz, herriko edukionzietatik bisita egin zuten, Nerea Sanchez hirigintzako batzorde bururaren azalpenekin.