
Kale gorrian bizi den lagun talde baten komeriak antzeztu zituzten Mikel Sarriegik zuzendutako Landaberri institutuko DBH2-ko gazteen taldeak.
Etxeko txikiek eta gaztetxoek taula gainean duten trebetasuna erakutsi dute lehenengo lau egun hauetan.
Honela, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lagunak, kale gorrian bizi den lagun taldea, bidailari bereziak, Miss Sunshine txikia, printsesa eta bere gortea eta danbor magiko bat ezagutu ahal izan dituzte ikasle eta gurasoek.
Shakespeare eta Sahara
Gaur arratsaldean, Landaberriko mimoak eta Zubietako taldearen “Basoan galdua” lana ikusi ahalko dira.
Gazteen taldeak, berriz, 22:30etatik aurrera “Shakespeare osoa gutxi gorabehera” lana eskainiko du.
Eta bihar, Joserra Fachadok zuzentzen duen helduen taldeak “Ixiltasunaren ahotsak” lana eskainiko du.
Honetan 36 urte hauetan errefuxiatuen kanpamentuetan eman diren egoera ezberdinak erakutsiko dituzte.
Gidoia eta lana prestatzeko Gurutze Irizar "Fatimetu"-ren eta, batez ere, herrian bizi den Ailem Etleimid sahararraren laguntza izan dute.
Dantza
Bestalde, igandean, dantza taldeen txanda izango da. Goizeko saioan, 12:00etan, euskal dantzak eta sorkuntza izango dira nagusi.
Txulalai, txantxoak edo Lapurdiko inauterietako dantzak eta sorkuntzako hainbat koreografia, Oreka TXrekin ekainaren 2an dantzatuko dituzten zatiak, esate baterako ikusi ahalko dira.
Arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera, dantza garaikideko lanak erakutsiko dituzte.