Ventos de Saudade Soraluzetik etorritako laukoteak maila altuko kontzertua eskaini zuen, giro goxoan.
Korumbá-k kontzertu bizia eskaini zuen jendez lepo zegoen Abend kafe antzokian eta Vita Imana talde madrildarrak ere kanpoko jende asko erakarri zuen, erreferente handia baitira estatu mailan metal estiloaren arloan. Bigarren hauen kontzertua musika eta energia uholdea izan zen. Jalgin berriz, Vientos de Saudade taldeak giro polita jarri zuen bere herrialdeko doinuez girotuta, eta fadoak izan ziren nagusi.