Buenetxea txapeldun handia

jon-altuna-egitegi 2012ko maiatzaren 20a

Amaitu berri da beste urte batez Ostadar SKT-k antolatzen duen arteo-futbol txapelketa. Aurtengo finalean Buenetxea Txindoki baino gehiago izan zen eta partidu lehiatu eta polit baten ostean 2-1 nagusitu zitzaion. Ligaxkako finalean berriz Naibanek irabazi zuen Trumoiren aurkako partidua (4-1). Aurtengo kirolari onenaren saria David Martin herriko korrikalariak jaso zuen eta Auzolan saria berriz, Jalguneko begiraleentzat izan zen.

Buenetxea eta Txindokiko jokalariek elkarrekin atera zuten talde argazkia, eskutan ikurrina eta garaikurrak zituztela.

Ostadar SKT-k 2012an antolatu duen XIX. Areto Futbol txapelketa larunbatean amaitu zen. Emozio eta tentsioz betetako final eder baten ostean, Buenetxea izan zen garaile jendez lepo zegoen kiroldegian.

Ligaxkako finala

Trumoi eta Naiban iritsi ziren ligaxkako finalera eta bigarren honek 4-1eko emaitzarekin gailendu zuen Trumoi.

Lagunarteko partidua

Behin ligaxkako finala amaituta, Jalguneko lagunek eta Trumoi taldeak lagunarteko partidu ikusgarria jokatu zuten final handiaren atarian.
Jalguneko jokalariek areto-futbol txapelketan maila ona emango luketela argi eta garbi utzi zuten euren gol eta geldiketen bidez.

2012ko kirolari onenaren saria David Martinek jaso zuen eta Auzolan saria berriz, Jalgune elkarteko begiraleentzat izan zen.
Auzolan eta kirolari onena

Ostadarrek omenaldi txiki bat egin nahi izan zien David Martin eta Jalguneko begiraleei. Lehenari kirolari onenaren saria eman zioten bere kirol ibilbide oparoagatik eta Auzolan saria berriz Jalguneko begiraleentzat izan zen pertsona ezinduekin egiten duten lan guztia eskertu asmoz.

Txapelketako sarituak

Arratsaldeko garaile bakarra ez zen Buenetxea izan, txapelketako jokalari onena Garikoitz Zurriarain (Buenetxea) izendatu baitzuten, atezainik onena Jokin Alaña (Txindoki) eta txapelketako golegile nagusia Lander Castro (Balerdi) izan baitziren.
Finaleko jokalari onena berriz, Javi Calvo (Buenetxea) izendatu zuten. Sari guztiak Pablo Barrio herriko alkatearen eskutik jaso zituzten.