Indartsua izan da asteburua antzerkiari dagokionez, indartsua eta betea. Ostiraletik hasita igandera arte, ez zen etenik izan Manuel Lekuona kultur-etxeko areto nagusian.
Ostiral arratsaldean, gaztetxoek bi antzerki eskaini zituzten “Mimoak beti berriketan, nola?” eta “Basoan galduta obrak hain zuzen. Gauean berriz, gazteek umorea ardatz izan zuen “Shakespeare osoa gutxigorabehera” antzezlanarekin barre algaraka ipini zuten ikuslego guztia.
Larunbatean bestelako kontuak landu zituen helduen taldeak. “Ixiltasunaren ahotsak” obra sakonak, Mendebaldeko Sahararen egoera izam zuen aztergai, eta bati baino gehiagori ileak laztu zitzaizkion aktorren interpretazioarekin.
Maiatzaren 26an festa
Hamargarren urteurrena modu ezin hobean ospatuko dute Kukukakoek datorren larunbatean, egun osoko jaialdi handia antolatu baitute.
Bertan, desfilea, erromeria, bazkari herrikoia, bertsolariak, batukada, antzerkia eta kontzertuak izango dira besteak beste.
